Zure baimena bere webgune honetako nabigazioa buruzko datu estatistikoak lortzeko eskatu dugu, Royal 13/2012 Dekretu-Legearen pean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, kookien erabilera onartuz, kontuan hartzen dugu. OK | Informazio Gehiago
Follow Us


Argazkilariak

Patricia Bara
Maxi Del Campo
Anartz Miguel


MECCA Recording Studio

Logo blanco de Mecca estudio de grabación

ESTUDIOA


“Soinuaz eta espazioaz harago”.

Musikaz dugun grinak bultzatuta, Mecca Recording Studio zirrarak pizteko eta inspirazio-une hori artistak sentitzen duen bezala erregistratzeko sortu da.
Grabazio-estudioa Oiartzunen (Gipuzkoa) dago, Donostiako herrigunetik minutu gutxira. Hortaz, komunikazio pribilegiatua dauka.
2013an inauguratu zen, instalazioak diseinatzeko, prestatzeko eta eraikitzeko prozesu luze baten ondoren. Musikari eta soinu-ingeniari gisa ere, oso argi geneukan zer premiari erantzun behar genien gure estudioa kalitate-kota handienetara iristeko, artista orok bere sortze-prozesua ongi burutzeko behar duen arreta alde batera utzi gabe.

Santos Fernandezekin batera egindako proiektuaren ideiagintzan zehar, alderdi tekniko guztiak hartu ziren kontuan eta, gainera, arreta berezia jarri zen estudioaren barruko giroa lagungarri izan zedin artista bere lanarekin zerikusirik ez zuen guztiaz axolagabetzeko.
Musika gehien hunkitzen gaituen arte-adarra da. Baina ez bakarra. Horregatik, beste sormen-egintza gisa heldu genion estudioaren diseinuari, haren bidez nor garen transmititu ahal izateko.