Follow Us


Argazkilariak

Patricia Bara
Maxi Del Campo
Anartz Miguel


MECCA Recording Studio

MIKEL


Nire ibilbide profesional guztiak ardatz nagusi bakarra izan du: musikaz dudan grina. Mikel Eceiza naiz, Mecca Recording Studioren sortzailea; nire kezka pertsonalei eta profesionalei lotutako eta horietatik ezin bereizi den proiektu bat.
Solfeoa eta pianoa ikasiz ekin nion nire musika-prestakuntzari, gitarra-ikasketekin jarraitzeko. Urte horietan zehar, zenbait musika-taldetan hartu nuen parte eta irrati-programa bat zuzendu nuen, aukera eman zidana nire musika-zaletasuna konpartitzeko eta zabaltzeko.
Musikaren zale amorratua, baina baita elektronikarena ere, laster izan nuen aukera bi diziplinak fusionatzeko, eta grabazioarekin hasi nintzen nire karreraren bilakaeraren urrats natural gisa.
Informatika-ikasketak egiten ari nintzen nire lehen grabazioak egin nituenean. Esperientzia horietan oinarrituta, grabazio digitaleko sistemetan, audio analogikoan eta akustikan sakontzea erabaki nuen, eta Audio Engineering eta Bachellor Degree in Recording Arts ikasi nuen Madrileko SAE Institute-n.

Gero, zenbait ingeniarirekin prestatzen jarraitu nuen, eta Michael Jackson eta Quincy Jones-en ingeniari gisa hainbat Grammy irabazi zituen Bruce Swedien-ekin izandako esperientzia nabarmenduko nuke.
Urte batzuetan Madril eta Donostia artean lan egin nuen ikus-entzunezko sektoreko enpresentzat, eta musikari bikainekin lan egiteko aukera izan nuen. Horrek asko aberastu ninduen maila pertsonalean eta profesionalean.
Azkenik, nire karreran etapa berri bati ekitea erabaki nuen. Donostiara joan nintzen nire anaia eta bazkide Igorrekin batera Mecca Recording Studio sortzeko. Hark osatzen du proiektuaren beste erdia eta estudioa maisutasunez kudeatzen du dena bikain ibil dadin.
Gaur, ingeniari eta produktore gisa lan egiten dut lehen eguneko ilusio berarekin. Bibrazio onen artean gauzatutako ametsa, Mecca Recording Studio mundu guztiko musikarientzat erreferentzia-puntu bihurtzeko asmoz.

IGOR


Mikelek adina maite dut musika, solfeoa eta pianoa ikasiz garatu bainuen grina hori. Baina nire karrera profesionala beste bide batzuei lotu zitzaien. Laster sentitu nuen joera argi bat nire beste interes handi baterako, pertsonen arretarako, alegia, eta horrek Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako prestakuntzara eraman ninduen, Nazioarteko Hotelen Zuzendaritzan espezializatuta.
Ingalaterran perfekziorako eta xehetasunak zaintzeko gustua xurgatuz ekin nion nire ibilbideari. Baina zalantzarik gabe, gehien ukitu nauen esperientzia Asiako hego-ekialdeko zenbait hoteletako zuzendaritzatik igarotzea izan da. Hango jendeetatik ikasi nuen irribarre baten garrantzia, bezeroa tratatzeko bikaintasuna eta haien premiak asetzeko kezka.

Mecca Recording Studioren manager eta kofundatzaile naizen aldetik, nire eginkizun nagusia zure etxean bezala sentiaraztea da, beti zure premiak entzun eta berehala kudeatzeko prest, puntualtasun ingeles finarekin eta zure kezkak ezabatuko dituen irribarre batekin. Zure ongizatea zainduko dut, dena zure esku eta gustura egon dadin, gurekin izango duzun egonaldia nahi duzun emankorrena izateaz gain, gogoratzeko moduko esperientzia paregabea izan dadin.